Oxel Azkarate nagusi, Zestoako Gurutzeaga Sarian

Maialen Etxaniz 2025ko api. 28a, 11:58

"Lasterketa gogorra" jokatu zuten atzo arratsaldean junior mailako txirrindulariek Zestoan. Ampo taldeko Azkarate nagusitu zen Gurutzeaga Sarian, 02:07:57 denborarekin. Atzoko irudiekin osatutako bideoa da honako hau. 

Ampo taldeko Oxel Azkaratek irabazi du Zestoako Gurutzeaga Txirrindulari Sariketa. Atzo, igandez, jokatu zuten junior mailako 82 kilometroko proba, eta omenaldirako tartea ere izan zen; izan ere, lasterketa hasi aurretik minutu bateko isilunea egin zuten joan zen astean Benidormen hildako Jagoba Etxezarreta txirrindulariaren eta haren familiaren omenez. Animo Danel zioen pankarta zabaldu zuten lasterketa hasi aurretik. 

Iragarpenen kontra, eguraldi onarekin jokatu zuten Gurutzeaga Sariketa, eta jende ugari elkartu zen errepide ertzetan txirrindulariak animatzera. Ampo taldeko Oxel Azkarate izan zen helmugara iristen aurrena, 02:07:57 denborarekin. Anje Urruzola sailkatu zen bigarren, irabazleari 38 segundoko aldea ateratara eta Iker Villasante hirugarren, 40 segundoko aldearekin. Iraetako Aratz Unanue izan zen helmugaratu zen lehen zestoarra. Mendiko saria Oxel Azkaratek lortu zuen eta taldekako saria, Ipar Maquina-Dimaq taldeak.

Azkarateren hitzetan, "lasterketa gogorra" izan zen atzokoa, baina "erritmoa jartzea eta eustea" lortu zuela nabarmendu zuen helmugara iritsi berritan. Atzoko irudiekin osatutako bideoa da honako hau. Sailkapena osorik, hemen

Argazkiak: Danbolin

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide