Hitzetik Loratu egitaraua egingo dute bi hilabete osotan Zestoan

Nerea Uranga 2025eko martxoaren 5a

Ipuinak kontatzen ikasteko tailerra ere antolatu dute Ameli kontalariarekin. (Ameli)

Liburuaren Nazioarteko Egunari lotuta prestatu dute egitaraua herriko bat eragilek elkarlanean. Nerabeentzako komiki eta helduentzako ahozkotasun tailerretan izen emateak zabaldu dituzte dagoeneko.

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute, eta horri lotuta Hitzetik Loratu egitaraua osatu dute hainbat eragilek elkarlanean. Martxoan hasi eta apirilaren bukaera artean izango dira ahoztasuna nahiz literatura lantzeko saioak haur, gazte eta helduentzako.

Nerabeentzako komiki tailerrerako eta helduentzako ahozkotasun tailerrerako izen emateak dagoeneko zabalik daude. Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak eskainiko du komiki tailerra hilaren 14an eta 21ean, liburutegian. Saio horietan parte hartu nahi dutenek bihar arte dute izena emateko epea.

Ahozkotasuna lantzeko tailerrean, ipuinak kontatzen ikasteko teknikak irakatsiko ditu Amaia Elizagoien Ameli bertsolari, idazle eta ipuin kontalariak. Helduentzako saioak hilaren 15ean eta 29an izango dira, 10:00etatik 12:30era, liburutegian. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da liburutegian, martxoaren 10a baino lehen.

Hitzetik Loratu, egitaraua:

- Martxoak 18, asteartea. Kontaidazu ipuin bat saioa, HH3tik gorako haurrentzat, 17:30ean, liburutegian.

- Martxoak 13, osteguna. Irakurle gazteen kluba, 9-11 urte artekoentzat. Taldean irakurtzeaz gozatzeko saioak. 16:45etik 17:45era, liburutegian. Saioek jarraipena izango dute.

- Martxoak 14 eta 21, astelehenak. Komiki tailerra Axpi marrazkilariarekin, 12-16 urte artekoentzat. 17:00etatik 19:00etara, liburutegian.

- Martxoak 15 eta 29, larunbatak. Ikasi ipuinak kontatzen ahozkotasun tailerra, Ameli kontalariarekin. Helduentzat, 10:00etatik 12:30era, liburutegian.

- Apirilak 1, asteartea. Irakurzaletasuna sustatuz saioa, Dorleta Kortazarrekin. Helduentzat, 17:00etan, Arroabean.

- Apirilak 1, asteartea. Kontaidazu ipuin bat saioa, HH3tik gorako haurrentzat. 17:30ean, liburutegian.

- Apirilak 2, asteazkena. Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketako sari banaketa. 16:45ean, Arroabeko plazan.

- Apirilak 4, ostirala. Emeen Kemen, helduentzat ipuin kontaketa, Maider Altzelairekin. 19:00etan, Kultur Etxean.

- Apirilak 8, asteartea. Arroabeko VII. Ipuin Lehiaketako ipuinen irakurketa, 16:45ean, Arroabean.

- Apirilak 8, asteartea. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 17:30ean, Aizarnan.

- Apirilak 11, ostirala. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 16:30ean, Arroabean.

- Apirilak 15, asteartea. Mundu zabaleko ipuinen kontaketa, 17:30ean, liburutegian.

- Apirilak 23, asteazkena. Itsasoko sekretuak ipuin kontaketa, Ameli kontalariarekin. 12-36 hilabeteko umeentzat, 11:30ean eta 12:15ean, liburutegian.

- Apirilak 24, osteguna. Isilka ipuin kontaketa, Maite Franko kontalariarekin. 4-8 urteko umeentzat. 17:30ean, liburutegian.

- Apirilak 26, larunbata. Paperezkoak. Ipuinekin jolastuz tailerra, 2-5 urteko umeentzat. 11:30ean, liburutegian. Saioek jarraipena izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide