Ahozkotasun tailerra antolatu dute Zestoan martxoko bi larunbatetarako

Nerea Uranga 2025ko mar. 4a, 11:30

Amaia Elizagoien 'Ameli' ipuin kontalaria.

Amaia Elizagoien Ameli bertsolari eta ipuin kontalariarekin ipuinak kontatzen ikasteko teknikak landuko dituzte, Hitzetik Loratu programaren barruan. Saioetan parte hartzeko izena martxoaren 10erako eman behar da Zestoako Liburutegian.

Ahozkotasuna lantzeko tailerra antolatu dute Zestoan, Hitzetik Loratu egitasmoaren barruan. Amaia Elizagoien Ameli bertsolari, idazle eta ipuin kontalariak ipuinak kontatzen ikasteko teknikak landuko ditu tailerrean parte hartzen dutenekin.

Saioak martxoaren 15ean eta 29an izango dira, 10:00etatik 12:30era, Liburutegian. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Liburutegian martxoaren 10a baino lehen. Izena emateko 943-14 78 16 telefono zenbakira deitu edo liburutegia@zestoa.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide