Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak komiki tailerra eskainiko du martxoan Zestoan. 12 eta 16 urteko nerabeei zuzendutako bi saio egingo dituzte: martxoaren 14an eta 21ean –ostiralak–, 17:00etatik 19:00etara, liburutegian.
Saioetan parte hartu nahi duten herritarrek martxoaren 7a, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena, Gaztelekura joanda edo hango Whatsapp zenbakira mezua idatzita.