Eguzkitsu argitu da eguna, eta gogotsu esnatu da Zestoako hainbat baserritan kopla kantari aritu den kuadrillatxoa ere. Makila eskutan eta egun honetako abestien letrak ezpainetan, Ondarbasotik hasi eta handik eta hemendik aritu dira kantuan, bertsolarien eta trikitilarien laguntzaz. Bisitatutako baserrietako bizilagunek pozez hartu dituzte bisitak, eta trukean San Blas opilen batzuk edo txakolin pixka bat eman diete. Aurten, irabazitako dirua Noelia Fundazioari emango diote. Gaurko irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da honako hau.