Zestoako Udalak herriko nerabeen "interesak eta beharrak ezagutzeko" martxan duen prozesuaren barruan hitzordu garrantzitsua dute bihar. Hain zuzen ere, nerabeak batzarrera deitu dituzte: prozesuaren lehen fasean haiek egin dituzten proposamen guztiak aurkeztuko dituzte, udal ordezkariek horietako zein diren egingarriak eta zein ez azalduko dute, eta azkenik, prozesuaren bigarren faseari ekiteko oinarriak jarriko dituzte, nerabeekin hurrengo pausoak adostuta.
Aurreko astean iragarri zuten ostiral honetarako batzarra, baina aste honetan aldaketa garrantzitsu baten berri eman dute. Izan ere, hasieran Alonderon elkartzekoak ziren, baina lekuz aldatu dute bilkura, eta Jubilatuen tabernan egingo dute azkenean. Ordua mantendu dute, ordea, eta 19:00etan hasiko da.