Erorketak saihesteko tailerraren lehen saioa egin dute

Mailo Oiarzabal

Gaurko tailerraren une bat. (Zestoako Udala)

Euskarazko saioa egin dute gaur goizean eta 33 lagunek parte hartu dute, Alonderon.

Erorketak saihesteko tailerraren lehen saioa, euskarazkoa, egin dute gaur goizean Alonderoko aretoan. Zestoako Udalak jakinarazi duenez, 33 lagun elkartu dira herriko Zaintza Sareak Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatutako tailerrean.

Tailer beraren gaztelaniazko saioa abenduaren 13an egingo dute, gaurkoaren toki berean eta ordutegi berarekin (09:30etik 11:30era).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide