Gaur goizean hasi dituzte GI-631 errepidean, Zestoa parean, trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko lanak. Arteaga auzoko ekialdeko sarreran egingo dituzte aurreneko lanak, eta ondorioz, hango bidegurutzea itxita egongo da obrak amaitu bitartean. Horren ordez, bizilagunek mendebaldeko bidegurutzea erabili beharko dute.
Zestoako Udalak azaldu du GI-631 errepidea bulebarizatzeko lanak faseka egingo dituztela, eta ondo bidean, zortzi bat hilabetean bukatuko dituzte. Arteaga auzokoak amaitu ondoren, herriko beste hainbat esparrutan hasiko dituztela obrak. Era berean, jakinarazi du hasierako esku-hartze horien helburua dela auzoko sarrerak eta irteerak hobetzea.
Excavaciones y Transportes Orsa enpresri esleitu dizkio lanak udalak, eta enpresak 1.373.356 euro ditu horiek gauzatzeko.