GI-631 errepidean trafikoa baretzeko eta sarbideak antolatzeko lanak hasiko dituzte bihar Zestoan. Arteaga auzoko ekialdeko sarreran egingo dituzte aurreneko lanak, eta ondorioz, hango bidegurutzea itxita egongo da obrak amaitu bitartean. Horren ordez, bizilagunek mendebaldeko bidegurutzea erabili beharko dute.
Zestoako Udalak azaldu du GI-631 errepidea bulebarizatzeko lanak faseka egingo dituztela, eta Arteaga auzokoak amaitu ondoren, herriko beste hainbat esparrutan hasiko dira obrak. Era berean, jakinarazi du hasierako esku-hartze horien helburua dela auzoko sarrerak eta irteerak hobetzea.
Excavaciones y Transportes Orsa S.L. enpresri esleitu zaizkio lanak udalak, eta enpresak 1.373.356 euro ditu horiek gauzatzeko.