Zestoa eta Urepele senidetzen dituen proiektuaren barruan, bi herriak lotuko dituen etapaz etapako egitasmoko azken ibilbidea egingo dute urriaren 5ean, larunbatean, Zestoako Udalak eta Agiro mendizale taldeak antolatuta. Artesiaga eta Urepele artean 17 kilometroko ibilaldia egingo dute. 06:30ean irtengo dira Zestoako Gurutzetik.
Ibilaldian parte hartzeko izena irailaren 30a, astelehena, baino lehen eman behar da Zestoako Kiroldegian, 20 euro ordainduta (bazkaria barne). Ibilaldian parte hartzen dutenek Zestoa Eguneko ospakizunekin topo egingo dute Urepelen, eta egitasmoaren barruan antolatu duten herri bazkarian bazkalduko dute.