Ama Birjina eguna ospatzen ari dira gaur Zestoan, eta dianak, kalejira, meza zein udal ordezkarien dantzaurrea izan dira goizeko ekintzen artean. Mikel Arregi alkateak eta zinegotziek dantza soka egin dute hirugarren urtez jarraian, Itxaropena dantza taldekoekin eta Idiakaitz txistulari taldearekin batera. Halaber, iaz bezala, aurten ere aurreskua dantzatu du alkateak.