Zestoako amabirjinak 2024

Umore ona eta jolasak, Kuadrillen Eguneko arratsaldean

Ihintza Elustondo 2024ko ira. 7a, 20:49

Amabirjinetan murgilduta jarraitzen dute Zestoan. Gaur, Kuadrilla Eguna dute, eta goizean prestatutako paella bazkaldu ostean, kuadrillen arteko jolasak izan dira plazan.

Larunbat arratsaldez, amabirjinetan murgilduta jarraitzen dute Zestoan. Goizean, paella lehiaketa eta haurren jolasak izan dira hitzordu nagusiak, eta arratsaldean, berriz, kuadrillak elkarren artean jolasean aritu dira plazan. Giro ederra sortu da, eta jolasetan parte hartzera jende asko animatu ez bada ere, jendetza bertaratu da haien arteko saltsa bertatik bertara jarraitzera.

Bihar eta etzi ere izango da zertaz gozatua Zestoan. Hona hemen egitaraua:

Bihar, igandea. Ama Birjina eguna.

  • 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
  • 12:00-14:00. Gurpilen gaineko zirkuitua, frontoi zaharrean.
  • 12:00. Meza.
    • Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea plazan, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
  • 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
  • 17:30. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako XXV. Txapelketa, Zubiaurreko zelaian. Parte hartzaileak: Asier Dacosta eta Zeru (Aretxabaleta); Iñaxio Etxeberria eta Mixx (Matxinbenta); Javier Gaztañaga eta Cool (Antzuola); Manuel Gorriti eta Turbo (Aizarnazabal); Peio Segurola eta Kay (Matxinbenta) eta Xabier Gaztañaga eta Sandy (Antzuola). Antolatzailea: Artxate elkartea.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
  • 18:00. Zirku tailerra frontoi zaharrean.
  • 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ke Lepo + Pelax.
  • 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Sergio Rollon. Ordezkoa: Miguel Angel Bernal. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia).
    • Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
    • Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
  • 20:00. Babarrunba.
  • 22:00. DeBrass + Laket, Laranjadin.

Irailak 9, astelehena. Umeen Eguna (Umeak txuri gorriz janztera gonbidatu ditu udalak)

  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Umei "zarata ateratzeko zerbait" eramateko eskattzen diete: kazuelak, danborrak, turutak, txistuak...).
  • 12.00. Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, zahagi-dantza eta buruhandiak, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:30. Txantreako erraldoiak.
  • 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoak Txantreako erraldoiekin kalejiran kiroldegiko aterpera. Ondoren, ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
  • 16:00. Haurrentzat tailerrak.
  • 17:00. Poniak umeentzat plazan, eta zezentxoak 16 urtetik gorakoentzat.
  • 19:00. Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
  • 20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
  • 21:00. Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
  • 22:30. Suzko zezena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide