Festa giroak ez du etenik Zestoan. Biharamunari aurre eginez, alkandora koloretsuak soinean dituztela atera dira herritarrak kalera, Kuadrilla Egunaz gozatzera. Askotariko planak egin dituzte goizean zehar: batzuk paella prestatzen zuten bitartean, besteak poteoan ibili dira Ustekabe txarangaren doinuak lagun zituztela.
20 bat taldek parte hartu dute paella txapelketan, eta udaletxeko atarian zein herriko beste hainbat txokotan paella prestatzen aritu dira. Horietako gehienak herriko plazara hurbildu dira gero, prestatutako paellak jatera. Postre garaian iragarri ditu epaimahaiak paella lehiaketako irabazleak: Gora gu taldearen paella izan da onena, Revolucion taldearen paella bigarrena, eta Xamorro taldearena hirugarrena.
Umeek, berriz, frontoiaren inguruan jarri dituzten puzgarrietan ibiltzeko aukera izan dute goiz guztian zehar.
Arratsaldean, bihar eta etzi ere ez dute aspertzeko betarik izango zestoarrek, aurtengo amabirjinei ordu asko gelditzen baitzaizkie oraindik. Hona hemen egitaraua:
Gaur, larunbata. Kuadrillen Eguna.
- 16:30. Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.
- 17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
- 19:00. Ustekabe txaranga.
- 22:30. Delirium Tremens + DJ Salda Badago.
Bihar, igandea. Ama Birjina eguna.
- 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
- 12:00-14:00. Gurpilen gaineko zirkuitua, frontoi zaharrean.
- 12:00. Meza.
- Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea plazan, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
- 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
- 17:30. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako XXV. Txapelketa, Zubiaurreko zelaian. Parte hartzaileak: Asier Dacosta eta Zeru (Aretxabaleta); Iñaxio Etxeberria eta Mixx (Matxinbenta); Javier Gaztañaga eta Cool (Antzuola); Manuel Gorriti eta Turbo (Aizarnazabal); Peio Segurola eta Kay (Matxinbenta) eta Xabier Gaztañaga eta Sandy (Antzuola). Antolatzailea: Artxate elkartea.
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
- 18:00. Zirku tailerra frontoi zaharrean.
- 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ke Lepo + Pelax.
- 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Sergio Rollon. Ordezkoa: Miguel Angel Bernal. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia).
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
- Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
- 20:00. Babarrunba.
- 22:00. DeBrass + Laket, Laranjadin.
Irailak 9, astelehena. Umeen Eguna (Umeak txuri gorriz janztera gonbidatu ditu udalak)
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Umei "zarata ateratzeko zerbait" eramateko eskattzen diete: kazuelak, danborrak, turutak, txistuak...).
- 12.00. Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, zahagi-dantza eta buruhandiak, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
- 12:30. Txantreako erraldoiak.
- 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoak Txantreako erraldoiekin kalejiran kiroldegiko aterpera. Ondoren, ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
- 16:00. Haurrentzat tailerrak.
- 17:00. Poniak umeentzat plazan, eta zezentxoak 16 urtetik gorakoentzat.
- 19:00. Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
- 20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
- 21:00. Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
- 22:30. Suzko zezena.