Eguerdian bota dute Zestoan amabirjinei hasiera emateko txupinazoa, eta arratsaldean ere jai giroan murgilduta jarraitu du herriak. Hain zuzen ere, festetako lehen zekorketa eta Gurea Kultura ekimenak zezenketen alternatiba gisa antolatutako kontzertuak izan dira arratsaldean.
Zestoako jaietan ohikoa bilakatu den argazkia ikusi ahal izan da arratsaldean kalean. 17:30erako Erdikalean bildu dira hainbat eta hainbat herritar, eta herriko bandarekin, dultzaineroekin eta txistulariekin batera, Amparito Roca-ren doinuetara dantzan aritu dira. Ondoren, kalejira egin dute lehen zekorketa iragarriz. Jarraian, 18:00etan hasita, lehen zekorketa izan da. Gaur, gainera, minutu bateko isilunea egin dute saioa hasi aurretik. Eduardo Ruiz de Velasco aritu da toreatzaile lanetan, eta haren ordezkoa Eduardo Rodriguez izan da. Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Espainia) ganadutegiko zezenak toreatu dituzte, eta, ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak izan dira.
Hona hemen Amparito Roca-ren doinuetara dantzatu duten unearen bideoa:
Era berean, zezenketen alternatiba gisa, kontzertuak izan dira estazio aldean. Lamia Mari, Pinpilinpussies eta Viva Belgrado entzun ahal izan dituzte zezen plazara joan ordez hara bertaratu direnek.
Gauean, pilota partidak eta kontzertuak izango dira. Hona hemen iluntzetik aurrerako egitaraua:
-Gaur, ostirala.
- 21:00. Pilota partidak kiroldegiko frontoian.
- Lehen partida: Egiguren V.a - Gabirondo vs. Salaberria - Erostarbe.
- Masters Caixabank txapelketa: Altuna III.a - Iztueta vs. Ezkurdia - Albisu.
- 22:30. Bad Sound System + Bake faltsua + Arene 6.
- Irailak 7, larunbata. Kuadrillen Eguna.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Nafartasunari gorazarrea. Orreaga 824, musika, dantza eta bertsoz osaturik, Laranjadi plazan.
- 12:00. Jolas parkea umeentzat frontoi inguruan, 14:00ak arte.
- 12:30. Paella lehiaketarako prestaketak hasiko dira. Ustekabe txaranga, egunean zehar.
- 14:30. Paella lehiaketako epaimahaia pasatuko da. Ondoren, herri bazkaria plazan.
- 16:30. Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.
- 17:00. Kuadrillen arteko jolasak plazan, Ustekabe txarangak alaituta.
- 19:00. Ustekabe txaranga.
- 22:30. Delirium Tremens + DJ Salda Badago.
- Irailak 8, igandea. Ama Birjina eguna.
- 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
- 12:00-14:00. Gurpilen gaineko zirkuitua, frontoi zaharrean.
- 12:00. Meza.
- Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea plazan, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
- 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
- 17:30. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako XXV. Txapelketa, Zubiaurreko zelaian. Parte hartzaileak: Asier Dacosta eta Zeru (Aretxabaleta); Iñaxio Etxeberria eta Mixx (Matxinbenta); Javier Gaztañaga eta Cool (Antzuola); Manuel Gorriti eta Turbo (Aizarnazabal); Peio Segurola eta Kay (Matxinbenta) eta Xabier Gaztañaga eta Sandy (Antzuola). Antolatzailea: Artxate elkartea.
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
- 18:00. Zirku tailerra frontoi zaharrean.
- 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Ke Lepo + Pelax.
- 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Sergio Rollon. Ordezkoa: Miguel Angel Bernal. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo, Espainia).
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
- Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
- 20:00. Babarrunba.
- 22:00. DeBrass + Laket, Laranjadin.
Irailak 9, astelehena. Umeen Eguna (Umeak txuri gorriz janztera gonbidatu ditu udalak)
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Umei "zarata ateratzeko zerbait" eramateko eskattzen diete: kazuelak, danborrak, turutak, txistuak...).
- 12.00. Umeen txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea, zahagi-dantza eta buruhandiak, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
- 12:30. Txantreako erraldoiak.
- 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoak Txantreako erraldoiekin kalejiran kiroldegiko aterpera. Ondoren, ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
- 16:00. Haurrentzat tailerrak.
- 17:00. Poniak umeentzat plazan, eta zezentxoak 16 urtetik gorakoentzat.
- 19:00. Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
- 20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
- 21:00. Gauargi taldearen erromeria, Laranjadin.
- 22:30. Suzko zezena.