Iker Villarrek irabazi du txirrindularien Zestoako Gurutzeaga Saria

Andoni Elduaien 2024ko uzt. 15a, 16:22

Bi ordu, sei minutu eta hamabost segundo behar izan zituen Villarrek 82 kilometroko lasterketa osatzeko. Haren atzetik sailkatu ziren Beñat Iñarra eta Eñaut Urkaregi.

Atzo, Gurutzeaga txirrindularitza Saria jokatu zuten Zestoan. Guztira, 95 parte-hartzaile bildu zituen txirrindularitza probak, eta horien guztien artean onena Iker Villar izan zen. Robert Inova taldeko txirrindulariak bi ordu, sei minutu eta hamabost behar izan zituen 82 kilometroko lasterketa osatzeko.

Haren atzetik beste 72 txirrindulari helmugaratu ziren, eta bigarrena Ulma-Aloña Mendi taldeko Beñat Iñarra izan zen, lana Villar irabazleak baino 19 segundo geroago amaituta. Hirugarren postua, berriz, GT Tolosa-Danena taldeko Eñaut Urkaregik lortu zuen, helmugako lerroa minutu eta 13 segundora gurutzatuta. Taldeka, bestalde, Ulma-Aloña Mendi taldea izan zen onena atzoko eta herriko ziklisten artean, Viveros San Anton-Mardu taldeko Iker Eizagirre izan zen azkarrena. Zestoarrak 26. postua lortu zuen.

Honako bideo honetan ikus daitezke atzo lasterketak utzitako irudirik onenak eta podiuma osatu zuten hiru txirrindularien adierazpenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide