Txokoko Pilota Txapelketaren finalak, osorik ikusgai

Guka telebista 2024ko uzt. 9a, 15:29

Adonisek eta Anerrek irabazi zuten partida nagusia, iazko garaipena berrituz. 30-23 irabazi zieten Xabati eta Mattini. Laugarren postuak erabakitzeko neurketan 30-24 irabazi zieten Mikelek eta Kixkurrak Juleni eta Joni. Partidak osorik ikusgai jarri ditu GUKA telebistak. 

Joan zen ostiralean, uztailaren 5ean, jokatu zituzten 2024ko Zestoako Txokoko Pilota Txapelketaren finalak, eta urtero bezala ikusmin handia sortu zen partiden bueltan. GUKA telebistak osorik grabatu zituen neurketak, eta ikusgai jarri ditu osorik.

Iazko garaileek, Adonisek eta Anerrek, txapela berritu zuten. Markagailuan 30-23 nagusitu ziren Xabaten eta Mattinen aurka jokatutako neurketan. Hirugarren sailkatu ziren Mikel eta Kixkurra, Juleni eta Joni 30-24 irabazita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide