Askotariko ekintzak egingo dituzte Zestoako Gaztetxearen desalojoaren dataren bueltan

Maialen Etxaniz 2024ko uzt. 8a, 14:46

Iazko abuztuan Ekidaren 'Miseriaren adarrak' bertso saioko une bat. (ZGA)

Propaganda eguna, umeentzako jolasak, txokolatada, futbito txapelketaren finala, Plaza hau gurea da antzezlana eta Rodeoren eta Ezpalaken kontzertu akustikoa izango dira datozen egunetan Zestoan. Uztailaren 19rako dago ezarrita desalojo eguna. 

Hurbiltzen ari da Zestoako Elizondo eraikineko Gaztetxearen desalojo eguna, baina Zestoako Gazte Asanbladako kideek hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako. "Nahiz eta desalojoaren data gainean izan", umeentzat, gazteentzat eta helduentzat antolatu dituzten ekintzak iragarri dituzte gaur; izan ere, gazteek azaldu dutenez, "orain arteko norabide berean" jarraitzen dute lanean. 

Gaurtik hasi eta desalojoaren egunera bitarte –uztailaren 19rako dago ezarrita desalojoaren data–, askotariko ekintzak egingo dituzte gaztetxean zein herriko beste hainbat txokotan. Propaganda eguna, umeentzako jolasak, txokolatada, futbito txapelketaren finala, Plaza hau gurea da antzezlana eta Rodeoren eta Ezpalaken kontzertu akustikoa izango dira datozen egunetan. 

Ekintza zehatzez gain, gaztetxearen aldeko kale bueltak egingo dituzte uztailaren 15ean, 16an eta 17an. 

Hona hemen egitaraua, osorik: 

  • Uztailak 11:
  • 17:30ean hasita: Zumba, txokolatada eta umeentzako jolasak, Laranjadin. 
  • Uztailak 17:
  • 19:00etan hasita: Futbito txapelketaren finala, kiroldegian. Ondoren, parrillada eta sari banaketa, Gaztetxean. 
  • Uztailak 18: 
  • 18:30ean hasita: Ekidaren Plaza hau gurea da antzezlana, plazan. Ondoren, Rodeo eta Ezpalak musika taldeen kontzertu akustikoa. Gauean afaritarako aukera izango da Gaztetxean. 
  • Uztailak 19: 
  • 08:00etarako dago ezarrita desalojoa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide