'Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi' liburuaren aurkezpen mahai ingurua, gaur arratsaldean

Intza Trula 2024ko eka. 19a, 10:00

Pako Aristi idazlea, Xole Aire Urepeleko auzapeza eta Mikel Arregi Zestoako alkatea, liburuaren aurkezpen ekitaldian. (Erein argitaletxea)

19:00etan jarri dute hitzordua, Zestoako Kultur Etxean. Pako Aristi idazlea eta Xabier Amuriza bertsolaria ariko dira solasean, eta Jon Artanok egingo ditu moderatzaile lanak.

Zestoaren eta Urepeleren (Nafarroa Beherea) arteko senidetze egitasmoaren barruan Urepele Eguna ospatu zuten joan den larunbatean Zestoan. Gaur, ospakizunekin jarraituz, ekainaren 5ean Donostiako Udal Liburutegian aurkeztutako Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburuaren aurkezpen mahai ingurua egingo dute, 19:00etan, Zestoako Kultur Etxean. 

Pako Aristi liburuaren idazleak eta Xabier Amuriza bertsolariak jardungo dute solasean eta, moderatzaile lanak, berriz, Jon Artano kazetariak egingo ditu. 

Datorren astean, azken jarduera

Ekainaren 29an, larunbatez, borobilduko dute bi herrien arteko senidetze egitasmoaren barruan prestatu duten egitaraua. Labaien eta Belate mendi ibilaldia egingo dute, Zestoatik Urepelerako etapen barruan. 07:30ean dute jarrita hitzordua, Gurutzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide