Jan-edanerako aukera aparta izango dute gaur eguerdian zestoarrek eta Zestoara bertaratu diren dozenaka herritarrek, Laiak dendak antolatutako IX. Ardo Dastaketan. Hamabi upategik parte hartu dute aurtengo edizioan: Aimarez, Guzman Aldazabal, Monteabellón, Rioja Bordon, B. Mazuela, Finca Tobelos, Zudugarai, Ramirez de la Piscina, Aitaren, Garcia Olano, Ondarre eta Finca Lastarmosa upategiek jarri dituzte postuak.
Halaber, ardoari laguntzeko Marduko, Maisorreko, Basatxerriko eta Aizpeolako produktuekin egindako pintxoak jateko aukera ere izan da, eta, gainera, Ustekabe txarangak musikaz alaitu du giroa.