Albistegia

Eskola Txikien jaia antolatzeko lekukoa jaso dute Errezilgoek Aizarnakoen eskutik

GUKA Telebista
Ezohiko moduan jaso dute gaur Errezilgo San Martin Herri Eskolako Toki Alai guraso elkartekoek datorren urtean Eskola Txikien jaia antolatzeko lekukoa. Aizarnako guraso elkartekoen eta Eskola Txikien jaia antolatzeko osatutako talde eragilekoen eskutik jaso dute Etumetan egin duten ekitaldian. Ondoren, eguerdian, Aizarnan bertan ekitaldia egin dute Aizarnako Herri Eskolako kideek eta Eskola Txikien Jaia antolatzeko lanean jardun duen Aizarnako talde eragileko partaideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide