Zestoako Udalak komunikazio kanal berriak aurkeztu ditu

GUKA Telebista 2022ko api. 27a, 13:09

Telegram eta Instagram kanala, udal aldizkaria, buletin elektronikoa, hileroko kultur agenda eta udalaren aplikazioa dira Zestoako Udalak martxan jarritako komunikazio bide berriak. Hain zuzen, gailu elektronikoek eskaintzen dituzten aukerak nahiz euskarri fisikoak jarri nahi dituzte herritarren eskura, haiekin hartu-emana errazteko helburuarekin. 'Zestoa, geuk egina' lelodun marka irudi berria ere sortu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide