Albistegia

Txakolin dastaketa, dantza, musika eta ‘Amparito Roca’, protagonistak Zestoan

GUKA Telebista
Festan murgilduta jarraitzen dute Zestoan. Atzo, ostiralarekin, ospatu zuten zestoarrek Amabirjin egunaren biharamuna, eta goizean goizetik hasita, dantza, txakolina eta musika izan ziren protagonista nagusiak. Arratsaldean, bigarren zekorketa, Odei Barrosoren eta Bassagainen emanaldiak eta 'Ibili munduan' ikuskizuna izan ziren herritarren gozagarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide