Urola Kostako hostoen bilduma osatu du Kepa Zabalegi zestoarrak

GUKA Telebista 2023ko urr. 25a, 11:47

Eskualdeko hostoen erakusketa osatu du Kepa Zabalegi zestoarrak, eta egindakoa ikusgai jarri du Alondero aretoan, Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan. Atzo ireki zuten erakusketa, eta bertan izango da bihar eguerdira bitarte. Bertan, Urola Kostako ehundik gora hosto desberdin bildu ditu. Natura aztertzea zaletasuna da Zabalegirentzat, eta horretan jarraitzeko asmoa du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide