Amets Aranberri eta Idoia Nogales izan dira San Silbestre lasterketan azkarrenak

Intza Trula

Ander Lizarburu eta Laia Zumeta izan dira 11 eta 15 urte bitartekoen mailan irabazleak. 17:00etan hasi dute lasterketa, herriko plazatik.

Bigarren urtez jarraian eskuratu dute San Silbestre lasterketako garaipena Amets Aranberrik eta Idoia Nogalesek. 11 eta 15 urte bitartean dituzten nerabeen lasterketan, aldiz, Ander Lizarburu eta Laia Zumeta izan dira txapeldunak.

Herritarrak hiru mailatan banatu dira, adinaren arabera: 10 urte bitartekoak (200 metro), 11 eta 15 urte bitartekoak (kilometro bat) eta 16 urtetik gorakoak (hiru kilometro). 17:00etan abiatu dira haurrak, eta horien atzetik egin dute beste bi mailatako korrikalariek eta herria zeharkatu dute ikustera bertaratu diren guztien animopean.

Behin lasterkari guztiak helmugara iritsita, irabazleentzako opariak banatu dituzte, eta parte hartu duten guztien artean sari mordoa ere zozkatu dituzte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide