Musika eta txinparta artean iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Zestoara

Ihintza Elustondo

Lau Iturritik barrena herriratu dira Olentzero eta Mari Domingi. Kalejiran ibili ostean, plazan olentzero egurrari su eman eta Dringilindron abestu eta dantzatu dute.

Arratsaldean iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Zestoara. 17:30ean, Lau Iturritik barrena herriratu dira. Musikarekin eta Gabon kantuekin egin diete harrera han herritarrek, su txinpartak eskuetan zituztela, eta kalejiran ibili dira horrela, plazara iritsi aurretik. Plazan, olentzero egurrari su eman eta Dringilindron abestu eta dantzatu dute; ondoren, eskutitzak jaso dituzte Olentzerok eta Mari Domingik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide