Olentzeroren etorrera prestatzeko Gabon kanten lau entsegu egingo dituzte Zestoan

Mailo Oiarzabal

Olentzerori eta Mari Domingiri Zestoan iaz egindako harreraren irudi bat. (Anartz Izagirre)

Gaur, bihar, ostegunean eta asteartean egingo dituzte entsegu saioak, 18:00etan, Gaztelekuan.

Datorren igandean, Gabon egunean, Zestoan ere harrera berezia egingo diete Olentzerori eta Mari Domingiri. 17:30 aldera iritsiko dira haiek Lauiturrira, eta kantuan hartuko dituzte aurten ere zestoarrek.

Hain zuzen ere, Gabon kantuak entseatzeko lau saio antolatu dituzte aste honetarako, abenduaren 24an Olentzerori eta Mari Domingiri txukun eta ozen kantatu ahal izateko. Gaur, bihar, ostegunean eta ostiralean –abenduak 18, 19, 21 eta 22– egingo dituzte entsegu horiek, 18:00etan, Gaztelekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide