Azken urtetako etenaldiaren ondoren, AMBko kideek Gabon Tuba Christmas kontzertua eskaini dute gaur eguerdian Zestoan. Baserritar jantzita eta Gabonetako ohiko hainbat elemenetuak soinean, Gabonetako hainbat abesti ezagun taularatu dituzte musikariek udaletxe azpiko arkupeetan, han elkartu diren herritarren aurrean.
Euskal Herriko hainbat txokotan eskaini izan dute Gabon Tuba Christmas kontzertua azken urteetan; besteak beste, Donostian, Hendaian, Urnietan eta Angelun. Nazioartean, Tuba Christmas gisa ezagutzen da egitasmoa, eta badu bere historia. AMBko kideek azaldu dutenez, Tuba Christmasen lehen edizioa 1974an ospatu zuten, AEBetan. Gaurko Zestoako kontzertuan, 1974ko moldaketa batzuk eskaini dituzte musikariek, baita beste gabon kanta ezagun batzuk ere.