Ertxiña musika eskolakoek Gabonetako kontzertua eskaini dute

Intza Trula

Gabonak heltzear dira, eta urtea boroiltzeko Ertxiña musika eskolako haurrek kontzertua eskaini zuten atzo arratsaldean udaletxeko arkupeetan. 

Ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsi zuten atzo arratsaldean Ertxiña musika eskolako haurrek, Gabonetako kontzertu berezian. Udaletxe azpiko arkupeetan eskaini zuten emanaldia, 18:30ean. 

Eguraldi kaskarra bazen ere, giro ederra sortu zuten musika eskolako ikasleek, askotariko instrumentuen laguntzarekin. Amaieran, banda txikiak ere hainbat abesti jo zituen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide