Zestoa eta Urepele (Nafarroa Beherea) senidetzeko lehen ekitaldi ofiziala egin zuten atzo, larunbata, Zestoan. Manuel Olaizola Uztapide zestoarra eta Fernando Aire Xalbador urepeldarra, XX. mende erdi aldeko bertsolari handienetako bi, bertsokideak ez ezik, adiskide minak ere izan ziren, eta haiek gogora ekarri zituzten atzoko ekitaldian, hitzak, bertsoak eta kantua izan baitziren protagonista. behin eta berriz gaurkoan, hitzetan, bertsotan eta kantuan.
Xole Aire auzapeza buru zuen ordezkaritza etorri zen Urepeletik Zestoara atzoko ekitaldirako, eta hark Mikel Arregi Zestoako alkatearekin batera gidatu zuen saioa. Senidetzaren gorpuzteak eta ospakizunak jarraipena izango dute datorren asteburuan. Bihar zortzi, azaroaren 26an, zestoarrak hartuko dituzte Urepelen, senidetzaren ofizializazioa borobiltzeko.