Albistegia

Euskal Jai eguneko goizak eman duena, bideoan

Gorka Eizagirre - Enara Ariznabarreta

Goiztarrak, Alprojaren emanaldia, orga lehiaketa, Larrain dantza, ttuntturroak eta, oro har, sekulako giroa. Euskal Jai egunak askorako eman du goizean goizetik hasita.

Eguna eguraldi tristearekin hasi bada ere, eguzkia berehala gailendu da zeruan  eta eguraldi ederrak irribarre egin dio Euskal Jai egunari. Aterkiak etxean utzita, kolore bizia hartu dute herriko kaleek, baserritar jantziak soinean zituzten ehunka herritarren eskutik. Euskal kultura eta usadio presente izan dira goizean goizetik, festa giro atseginean, eta, urtero bezala, ez da ekitaldirik falta izan Frontoi Txikin, Lege Zaharren Enparantzan zein Musika Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide