Etxeko garaipenaren ospakizuna, bertakoen babesean

Intza Trula

ZAEko gizonezkoek II. Gesalaga Okelan Bandera irabazi dute gaur goizean. Etxeko estropadan jaun eta jabe izan dira, eta egindako balentria aitortu nahi izan dio arratsaldean herriak, harrera beroarekin.

Denboraldi hasiera bikaina ari da burutzen Zarautz Arraun Elkarteko gizonezkoen trainerua, eta egiten ari den lanaren erakusle izan da gaurko estropada. Bandera poltsikoratu du, eta ez da nolanahiko garaipena izan, etxekoa baizik: II. Gesala Okelan Bandera irabazi dute goizean mutilek Zarauzko estropadan, erakustaldia emanda. Arratsaldean, harrera beroa egin diete herritarrek arraunlariei.

Lege Zaharren Enparantzan hasi dute kalejira 19:00 aldera, eta txistularien erritmoan Musika Plazarako bidea hartu dute. Tarte horretan herritar ugarirekin egin dute topo, eta guztiek txalotu dituzte etxeko arraunlariak. Plazan jendetza zuten zain, eta kioskoari buelta eman ondoren, agertokira igo dira, eta binaka astindu dute gaur irabazitako bandera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide