Ospakizunetik, ospakizunera

Ekaitz Etxabe 2026ko ekainaren 27a

Ospakizun bikoitza izango da gaur Zarautzen. Batetik, San Pelaio jaiak eta, bestetik, emakumezkoen traineruak Elantxoben lortutako garaipena. Hori dela eta, Iñurritzan bertan egin die harrera herriak arraunlariei, txalo eta oihu artean.

San Pelaio festetan murgilduta dago Zarautz, ospakizun betean. Hori gutxi balitz, goizean Zarauzko emakumezkoen traineruak Andran I. Ikurriña irabazi du Elantxoben (Bizkaia). Hiru jardunalditan bi bandera eskuratu ditu Zarauzko traineruak, eta sasoi betean dira. ETE ligako sailkapen orokorrean lehena da Zarautz, 23 punturekin. Bigarren sailkatua, berriz, Hondarribia da, 22rekin. Gaurko estropadan lehenak izan dira ziaboga hartzen, eta baita helmugara iristen ere.

Gauzak horrela, eta San Pelaio jaiak direla aprobetxatuz, Iñurritzan bertan egin die harrera herriak, eta oholtzara igota astindu dute irabazitako ikurriña arraunlariek. Txalo zaparrada handia eskaini die herritarrek arraunlariei, eta kantu eta dantza artean ospatu dute irabazitako ikurriña. Beraz, gaur eta bihar bada zer ospatua Zarautzen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide