Arratsaldeko 18:30ean ekin zioten aurtengo haurren danborradari. Vista Alegretik gorriz jantzita atera ziren Sara Garate eta Telmo Esnaola, arotzekin eta plantxatzaileekin lagunduta, eta Igandea txarangaren doinuekin; talde berdea Iñurritzatik atera zen, Eilidh Sedano eta Jon Galparsoro zuzendarien gidaritzapean, eta Mauxitxa txarangarekin batera; Maier Mendizabalek eta Nahia Manterolak zuzendu zuten Azken Portuko taldea, urdinez jantzita, eta bañeru, inude eta Gauerdi txarangarekin; eta azkenik, talde horia Itxasmendi auzotik irten zen, Irati Arizmendi eta Andoni Txurruka zuzendariekin, eta Pasai txarangarekin egin zuten ibilbidea.