Historia egin berri du Erik Balentziaga zarauztarrak. Eskubaloiko Europako Liga irabazi du MT Melsungen talde alemaniarrarekin. Garaipen honekin, taldearen historiako lehen titulua eskuratu du, eta baita bere ibilbide profesionalekoa ere. Denboraldi gogorra izaten ari da Balentziagarentzat, pubalgia bat medio, urrian ebakuntza egin baitzioten, eta martxoan itzuli baitzen kantxetara. Atzo egin zioten ongi etorria Zarautzen eta gaur Gukarekin elkartu da bere lehen pausoak eman zituen kiroldegian.