Zirika euskara elkarteak antolatuta, lehendabizikoz egin dute Zarautzen Udaberriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa. Orotara 31 pertsonak parte hartu dute hitzorduan, txapelketako mailan eta maila arruntean banatuta. Idatzi beharreko hitzak berberak izan dira guztientzat, baina hura asmatzeko erabilitako definizioak zailtasun desberdina izan dute kategoriaren arabera.
Finalaren aurretik sailkapen faseko bi txandatan erabili behar izan dute beren ezagutza parte hartzaileek, eta hitz guztiak ondo erantzun dituzten lehen hiru sailkatu dira finalera. Egunkariko mailan Iñigo Gutierrezek, Alfredo Barriolak eta Mikel Agirresarobek lortu dute finalerako txartela; txapelketa mailan, berriz, Axier Artola, Ane Loidi eta Markel Etxeberria zarauztarra izan dira finalera sailkatu diren parte hartzaileak.
Finaleko zailtasun mailak koxka bat gora egin du, eta bertako parte hartzaileek ez dute lortu hitz guztiak asmatzea. Horrenbestez, akats gutxien egin dituzten eta denbora gutxien behar izan duten horiek lortu dute irabaztea. Etxeberria zarauztarra izan da garaile txapelketa mailan, eta Agirresarobe, aldiz, egunkariko mailan.
Hiztegiak ez dira falta izan goizean zehar eta azpimarragarria da partehartzaileek izan duten kontzentrazio maila. Literaturiarako prestatutako karpan beraz, asteburuko egitarauari segida emanez, hitzarekin jolasten jarraitzeko beta izan dute. Antolatzaileen eta Etxeberriaren hitzak biltzen ditu bideoak.