Saio bereziak

Ez da ilusiorik falta izan Santa Marinako danborradan

Urtzi Oteiza eta Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 23a

Giro bikain eta paregabean ospatu zuten atzo aurtengo Santa Marina auzoko danborrada. Danbor doinuen erritmoan eta herritarren txalo artean zeharkatu zituzten herriko kaleak.

Santa Marina auzoko jaietako unerik gorenena ospatu zuten atzo, eta baliteke berotsuenetarikoa. Eguraldia lagun zutela atera ziren kalera, eta herritarren txalo artean egin zuten ibilbide osoa. Danbor doinuen erritmoan zeharkatu zituzten Zarauzko kaleak, karroza argitsua atzetik jarraika zutela. Danborradaren aurrean haurrak joan ziren, ilusioz beterik eta kale ertzetan pilatzen zen jendeari serpentinak botaz.

Santa Marina jaietako bigarren asteburuari eman zioten hasiera, eta igandea bitarte izango da festez gozatzeko aukera.

Honakoa da datozen egunetako egitaraua:

Maiatzak 23, larunbata:

  • 11:00. Jalgi dantza taldearen saioa
  • 12:08. XXIII. Patata tortilla lehiaketa. Tortillak 11:30ean aurkeztu behar dira Santa Marinako tabernan.
  • Eguerdian, Agosti ta Barrena musikariak auzoan zehar ibiliko dira.
  • 17:00. Poltsak eta nezeserrak margotzeko tailerra, Haize Orratz gaztelekuko hezitzaileen eskutik; 12-18 urte arteko gazteentzat.
  • 19:17. Matraka Elektrotxaranga.
  • 23:01. Erromeria Itzal taldearekin.

Maiatzak 24, igandea:

  • Goizean, kantu-jira auzoan zehar Arrai-Zopa lagun taldearekin.
  • 11:30-13:00. Ludotxo ludotekaren eskutik, LH4-LH6 adin tarteko haurrentzat abanikoak margotzeko tailerra.
  • 12:00. Herri kirolak: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Maddi Gesalaga eta Lierni Osa harri jasotzaileak.
  • 13:00. Parrilada, Auzoa bizirik taldeak girotuta.
  • 18:30. Musika festa DJ Arnorekin.
  • Ondoren, Santa Marinako boletoen zozketa eta urdaiazpiko apustuaren irabazlea iragarriko da.
  • Jarraian, festei amaiera emateko, sardinaren ehorzketa eta banderaren jaitsiera.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide