Albistegia

Zein da malekoiko lanen inguruan herritarrek duten iritzia?

Mireia Galarza Bastida eta Gorka Eizagirre 2026ko urtarrilaren 28a

Iazko urrian hasi zituzten Zarauzko malekoian zoladura berritzeko lanak, baita argiteria publikoa jartzekoak ere. Honako kale inkestak hainbat herritarrek gaiaz duten iritzia biltzen du. 

Iazko urrian hasi zituzten malekoian zoladura berritzeko lanak, eta lanean dihardute azken egunotan ere. Orotara kilometro erdi inguruko zoladura ari dira berritzen, eta baldosen ordez hormigoi koloreztatuko gainazal laua da orain jartzen ari direna. Zehazki, Madoz kaletik Lizardi kalerainoko zatian ari dira aldaketak egiten.

Horretaz gain, malekoiko arkupeetan argiteria publikoa ere hobetu du udalak, orain arte ez duelako argiteria publikorik izan. Aldaketen aurrean, zein da herritarren iritzia? Bideoak sei herritarren iritzia biltzen du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide