Jokin Eizmendi: "Omenaldiak barruak mugitu zizkidan, eta maitatua sentitu nintzen"

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 3a

Jokin Eizmendik lehiak uztea erabaki du, eta Euskadiko Harri Handien Txapelketa izan zen bere azken norgehiagoka ofiziala. Lesioak, azken lehiaketak, agurra eta hemendik aurrerakoez mintzatu da harri jasotzaile zarauztarra.

Euskadiko Harri Handien Txapelketan esan zuen agur Jokin Eizmendi harri jasotzaile zarauztarrak. Txapelketak albo batera utzi eta erretiroa hartzeko erabakia hartuta zeukan, eta Asteasuko (Gipuzkoa) Usarrabi pilotalekuan lehiatu zen azkenekoz joan den abenduaren 21ean.

Egin duen kirol ibilbidearekin gustura dago eta lortutako garaipenekin oso harro. Hala ere, ez ditu harriak berehalakoan utziko, plazaz plaza erakustaldiak egiten jarraitzeko asmoa baitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide