Transit izan da Gabonetako XLIII. Erakusleiho Lehiaketako irabazlea

Ian Ruiz Lizaso eta Gorka Eizagirre 2025eko abenduaren 18a

15 eztablezimendu izan dira Gabon hauetan euren erakusleihoak apaintzera animatu direnak. Bigarren eta hirugarren sariak Garmen eta Harea Organic dendak eskuratu zituzten.

Herriko establezimendu komertzialei zuzenduta, Gabonetako XLIII. Erakuslehio Lehiaketa antolatu zuen atzo Zarauzko Udalak, Turismo sailaren bitartez eta Murkil dendari elkartearen laguntzarekin. Aurtengo edizioan, 15 eztablezimendu izan dira Gabon hauetan euren erakusleihoak apaintzeko erabakia hartu dutenak.

Epaimahaiko kideak Xabier Txurruka Turismo zinegotzia, Monika Gutierrez Artezaleako ordezkaria, Jesus Sanz Murkil elkarteko presidentea eta Javier Lucas iazko edizioko garailea izan dira. 

Ekitaldian hiru sari banatu zituzten:

  • Lehenengo saria (800 euro eta garaikurra): TRANSIT
  • Bigarren saria (500 euro): GARMEN
  • Hirugarren saria (300 euro): HAREA ORGANIC

Bestalde, Murkil Dendarien Elkartean 100 euroko 5 erosketa-txeke zozkatu ziren partehartzaile guztien artean.

Ekitaldiarekin amaitzeko, Xabier Txurrukak honako hau gehitu zuen: "Zarauztarrak gonbidatu nahi ditugu beraien erosketak herrian egitera, zuek baizerate kaleei eta herriari bizitza ematen dietenak". 

Ondorengo hauek izan dira lehiaketan parte hartu duten eztablezimenduak: Francesena Serrailadenda, Nerea Erreka, Occident Asegurua, Unai Garrastazu Optika eta Audiologia, Optika Zarautz, Transit, Maria Suinaga Ileapaindegia, Larrube Zapatadenda, Sayalero, Harea Organic, Ibaita, Garmen, Queens Ileapaindegia, Olaizola Optika eta ArQawa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide