Ostiralean zabaldu zuten 33. Ramon Ignacio Serras Nazioarteko Argazki Mostra Sanz Enea kultur etxeko erakusketa aretoan. Lau argazkilariren lanak bildu dituzte aurtengo edizioan: Estibalitz Beristain debarrarenak, Iñaki Bolunburu gasteiztarrarenak, Marina Martinez kataluanarenak, eta Portugalen bizi, baina jatorriz brasildarra den Ana Abraorenak.
Argazkizale ugari bertaratu zen irekiera ekitaldiara, eta ziur herritar dezente igaroko dela erakusketa aretotik datozen egunetan ere, lau begira ezeberdinen proposamen fotografikoaz gozatzera. Mostra urtarrilaren 15era arte dago ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.