Lizardi institutuko marrazketa teknikoko ikasleek eraikineko hormetako bat margotu zuten atzo eguerdian. Ekintza honen bidez, batxilergoko ikasleek omenaldia egin nahi izan diote Xabier Lizardi idazleari, bere ilustrazio bat margotuz.
Maria Felisa Akizu irakasleak gidatu du proiektua, eta bi egunez aritu dira jo eta ke lanean. Asteazkenean, ikasgelan aritu ziren aurreko prestaketa lanak egiten, eta atzoko egunean, berriz, kanpora atera ziren paperekoa horman irudikatzera. Prozesua "polita" izan dela adierazi dute ikasleek, "errepikatzeko modukoa".