Urtero bezala, oroimen martxa bat egin zuten atzo Cerdanyola del Vallèseko (Katalunia) udaletxeko plazatik Collserola hilerrira, Txiki exekutatu zuten tokira. Aurtengo egitasmoak, gainera, oihartzun nabarmena izan du frankismoko azken fusilamenduen 50. urteurrena izanda.
Bertan egindako ekitaldian hartu zuten parte CUPeko parlamentari Laure Vegak eta EH BIlduko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek, eta bertan izan ziren Txikiren anaia Diego Paredes eta Cerdanyolako ezker independentistako aurpegi ezagunak ere, hala nola ERCko Carles Escolà alkate ohia.
Txikiren memoria aitortzeko ekitaldiak larunbatean eta igandean egin zituzten aipatu herrian; besteak beste, hitzaldiak eta mahai-ingurua egin zituzten, eta atzoko ekitaldiaren ondoren, bakari herrikoia izan zuten.