Arrano taberna leporaino bete zen atzo arratsaldean, Askatzera lotuak 1975-2025 hitzaldiarekin. Iratzar Fundazioko zuzendari den Floren Aoizek eskaini zuen saioa, Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urtemugaren bueltan.
Halaber, Sortuk irailaren 27an Iruñean egingo duen mobilizazio nazionalera joateko deia egin zuten atzo, baita bertara joateko autobusen berri eman ere. Independentziara bidean, Euskal Herria askatzera lotu garenon garaia da! leloarekin egingo dute Iruñeko ekitaldia, Anaitasuna frontoian, 17:30ean. Joan nahi dutenek Arranon edo Eguzkin eman behar dute izena.