57 txirrindularik egin diote aurre San Blasko maldari

Intza Trula eta Urtzi Oteiza 2025ko ira. 13a, 16:30

Salbideko I. Kronoeskalada Herrikoia jokatu dute gaur goizean. Guztietan azkarrenak Eñaut Eizagirre eta Amaia Berridi izan dira.

Salbideko festak datorren astean ospatuko badituzte ere, dagoeneko motorrak berotzen hasi dira auzotarrak. Salbideko I. Kronoeskalada Herrikoia jokatu dute goizean, eta 57 txirrindulari izan dira lehen aldi honetan parte hartu dutenak. Gizonezkoetan Eñaut Eizagirre izan da bizkorrena, eta emakumezkoetan Amaia Berridik eskuratu du denborarik onena.

10:30ean hasi du proba lehen dortsala zeraman txirrindulariak, eta txandaka atera dira gainerako guztiak. Hala, hiru kilometroko proba egin behar izan dute, 225 metroko desnibelarekin eta %8ko pendiz metatuarekin, Salbideko parkean hasi eta Elkano auzoko bidegurutzean amaituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide