Egun handia da gaurko zarauztarrentzat, eta merezi duen moduan ospatzen ari dira Euskal Jai eguna. Goizean goizetik irten dira kalera baserritar jantzi dotoreak soinean, eta euskal doinuek eta dantzek ez dute etenik izan herriko kaleetan, baina batik bat Lege Zaharren Enaparantzan eta Musika Plazan. Goiztarrak taldeak garaiko ofizioak aurkeztu dituzte Frontoi Txikin eta Alprojak herri antzerkia Munoa plazan. Orgaz bete dira aurten herriko kaleak, batzuk lehiaketan parte hartu dutenak, eta besteak, besterik gabe, hamaiketakoa garraiatzeko atera dituztenak. Modu batera zein bestera, adin guztietako jendea ari da gozatzen euskal festaren altzoan.