'AAtik ZZra' emanaldia, osorik bideoan

Mireia Galarza Bastida eta Usua Garin 2025ko ira. 7a, 11:00

Adimen artifiziala gaitzat hartuta, musika, bertsoak eta antzerkia uztartu zituzten oholtza gainera igo ziren zarauztarrek. Guka Telebistak osorik grabatu zuen emanaldia. 

Euskal Astearen barruan,  'AAtik ZZra' emanaldia eskaini zuten asteartean herriko hainbat eragilek. 

Adimen artifiziala gaitzat hartuta, musika, bertsoak eta antzerkia uztartu zituzten oholtza gainera igo ziren zarauztarrek. Zehazki, Zarautztrik kultur elkarteko ikasleek, Motxian Etxebeltz bertso eskolako kideak, Jalgi dantza taldeak, Goizeko Ihintza txistulariek, Arrai Zopa taldeak, Alproja antzerki taldeak eta Montetxio abesbatzak parte hartu zuten atzokoan. 

Guka Telebistak osorik grabatu zuen emanaldia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide