Denboraldiko azken kukañaz eta ur jolasez gozatu dute zarauztarrek

Mireia Galarza Bastida eta Aiora Arriola 2025ko abu. 22a, 15:00

Zarauzko Arraun Elkarteak balorazio "positiboa" egin du aurtengo kukaña eta ur jolasen denboraldiaz. Danel Eizagirre eta Ibon Mendoza dira parte hartzaileetako batzuk, eta aurten ere "primeran" pasa dutela gaineratu dute. 

Urtero bezala, aurten ere ez dute hutsik egin kukañak eta ur jolasek. Zarauzko Arraun Elkarteak antolatuta, uztailaren 24an egin zituzten lehendabizikoz aurtengo kukaña eta tranpolin txapelketa. Abuztu hasieran egin zuten bigarren jardunaldia, eta hilabete amaierarekin batera, azken hitzordua izan zuten atzokoan moilan dibertitzea atsegin duten zarauztarrek. 
 
Eguraldi txarrak ez zituen oztopatu jolasak, baina hala eta guztiz ere, euria goian eta behean botatzeak eragin zuen portua goraino ez betetzea. Izan ere, hori gertatzen da eguraldi onarekin, portuan ez dela inor sartzen. 
 
Zarauztarrek ondo baino hobeto barneratuta duten usadioa da kukañarena, belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendu dena, eta ohikoena da uda iristearekin batera portuan orduak eta orduak igarotzea. Zerbait desberdina izanagatik, ordea, kanpotik datozenen ikusmina ere sortzen du ekintza horrek. 
 
Atzokoarekin amaitu dute arraun elkartekoek aurtengo sasoia, eta Eneko Garmendia taldeko kidea gustura agertu da egindako lanarekin. Danel Eizagirre eta Ibon Mendoza dira parte hartzaileetako batzuk, eta aurten ere primeran pasa dutela gaineratu dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide