Euskaraz iritsi da abentura Zarautzera

Gorka Eizagirre eta Ekaitz Etxabe 2025ko uzt. 24a, 16:20

Uztailaren 1ean hasi zuten 126 gaztek euskarazko espedizio kultural eta hezitzailea. 23 egunez Euskal Herrian zehar ibili ostean, 24. etapa burutu dute gaur: Donostiatik Zarautzera. Espedizioaren amaiera iristen ari bada ere, energiaz beterik daudela erakutsi dute gazteek. Askorentzat, kostaldeko etapa hauek pilak kargatzeko aproposak izan ohi dira.

Euskarabentura espedizioa amaierara iristen ari da. 24. etapa izan da gaurkoa, Donostiatik Zarautzera. Goizean iritsi dira Zarautzera, eta Gaztelekuan, Zinema frontoian, egin dituzte gaurko jolasak. Eguerdian Orokieta Herri Eskolara joan dira eta, gaua ere, bertan pasako dute. Partaideek kostaldeko etapen berezitasuna azpimarratu dute. Bihar Zarauztik Debaraino joango dira oinez, eta handik Lekeitiora autobusez. Euskarabentura datorren ostegunean amaituko da, Getxon. Gazteek ez dute espedizioa amaitzeko inongo gogorik erakutsi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide