Albistegia

Zer iritzi dute erabiltzaileek Zarauzko hondartzan hartutako neurriez?

Mireia Galarza Bastida - Gorka Eizagirre - Maialen Etxaniz

Hondartzako denboraldia hasi berritan, zenbait erabaki hartu ditu Zarauzko Udalak; esaterako, hondartzan erretzea debekatu dute, baita bozgorailuetatik musika entzutea ere. Herritarrei debeku horien inguruan zer iritzi duten galdetu die Gukak.

Ekaineko osoko bilkuran onartu zuten, aho batez, aurrerantzean ezingo dela erre Zarauzko hondartzan. Horretaz gain, herritar zein bisitari guztien "lasaitasuna" bermatzeko helburuarekin, debekatuta egongo da megafono, transistore eta antzeko aparatuen erabilera. Zakurren egutegia ere eguneratu dute. Udako denboraldian, 21:00etatik 09:00etara bakarrik izango dute baimendua hondartzarako sarrera. Erabakiaren bueltan, herritarrek duten iritzia ezagutzeko kalera atera da Guka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide