Santa Marina festen bigarren asteburuari ekiteko danborrada egin zuten atzo iluntzean dozenaka danbor jotzailek eta bandak. 22:00etan abiatu zuten desfilea, eta herriko kaleetan barrena ibili ziren, ia bi orduko ibilbidea osatuz. Urtero legez, jende mordoa bildu zen kale ertzeetan danborrada jarraitzeko, eta beste batzuek nahiago izan zuten etxeko balkoitik jarraitu.